IKT autonomoentzako eta Mikroenpresetarako Gipuzkoan

Autonomoentzako eta Mikroenpresetarako doako Mintegiak. Enpresa txikien kudeaketan Informazioaren Teknologia Berriei etekina nola atera

2005/03/10

Zure negozioan atera probetxua telefonia mugikorrari, erabilera eta aplikazio berrien bidez - Debabarrena - Elgoibar

Miramon Enpresa Digitalak antolatutako autonomoentzako eta mikroenpresentzako mintegiak egiten ari dira Elgoibarren oraindik

Enpresetara aplikatutako telefonia mugigarriaren aukerak, horien erabilera eta aplikazio berriak izango dira Miramon Enpresa Digitalak martxoaren 10ean Elgoibarren egingo duen mintegi berriaren gai nagusiak. Aipatutako mintegia langile autonomoei eta mikroenpresei zuzenduta dago eta Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuan egingo da arratsaldeko 18:00etan.

Hainbat jardunalditan Internetekin lotura duten gaiak landu ditugu, eta oraingoan, Miramon Enpresa Digitalak Elgoibarren urritik antolatu dituen mintegiek enpresarentzat oso eragingarria den beste erreminta batean jarri dute arreta nagusia: telefonia mugigarrian, hain zuzen ere. Langile autonomo eta mikroenpresa ugarik erabili ohi du telefono mugigarria laneko instrumentu nagusietariko bat balitz bezala, eta horrenbestez, telefonia mugigarria modurik egokienean erabiltzeari esker, abantaila bikainak lor daitezke eta ezinbestekoa izan daiteke negozioetarako. Horrenbestez, mintegi honetan erabilera eta aplikazio berriak ezagutaraziko dira, telefonia mugigarriaren erabilera errentagarri egiteko eta enpresaren eguneroko kudeaketa hobetze aldera.

Beste aldietan bezalaxe, mintegia doakoa da. Izena eman nahi dutenek edo informazio gehiago izan nahi dutenek 902 252 595 telefono-zenbakira dei dezakete, edo mezua bidali cursos@miramondigital.com helbidera.

Bestalde, jardunaldietan egondako guztiek SPRI eta Enpresa Digitalak argitaratutako Gida Teknologikoen Bildumaren lehen alea jasoko dute. Horretaz gain, hurrengo zenbakiak jasotako aukera ere izango dute. Bildumaren lehenengo izenburua "Zer egin informatika-birusen aurka" da.

Miramon Enpresa Digitalak Elgoibarren eskainiko duen mintegien zikloa beste hiru saiorekin osatuko da. Honakoekin: softwarea eta aplikazio informatikoak alokatzeko zerbitzuak (apirilaren 14an); finantza-entitateetako eragiketak on line egiteko modua (maiatzaren 19an); eta merkataritza elektronikoko sistemak ezartzeko modua (ekainaren 16an).