Zure negozioan atera probetxua telefonia mugikorrari, erabilera eta aplikazio berrien bidez - Goierri - Ordizia
Miramon Enpresa Digitalak antolatutako autonomoentzako eta mikroenpresentzako mintegiak egiten ari dira Ordizian oraindik
Enpresetara aplikatutako telefonia mugigarriaren aukerak, horien erabilera eta aplikazio berriak izango dira Miramon Enpresa Digitalak martxoaren 3an Ordizian egingo duen mintegi berriaren gai nagusiak. Aipatutako mintegia langile autonomoei eta mikroenpresei zuzenduta dago eta Ordiziako Goierri Lanbide Eskolan egingo da arratsaldeko 18:00etan.
Hainbat jardunalditan Internetekin lotura duten gaiak landu ditugu, eta oraingoan, Miramon Enpresa Digitalak Ordizian urritik antolatu dituen mintegiek enpresarentzat oso eragingarria den beste erreminta batean jarri dute arreta nagusia: telefonia mugigarrian, hain zuzen ere. Langile autonomo eta mikroenpresa ugarik erabili ohi du telefono mugigarria laneko instrumentu nagusietariko bat balitz bezala, eta horrenbestez, telefonia mugigarria modurik egokienean erabiltzeari esker, abantaila bikainak lor daitezke eta ezinbestekoa izan daiteke negozioetarako. Horrenbestez, mintegi honetan erabilera eta aplikazio berriak ezagutaraziko dira, telefonia mugigarriaren erabilera errentagarri egiteko eta enpresaren eguneroko kudeaketa hobetze aldera.
Beste aldietan bezalaxe, mintegia doakoa da. Izena eman nahi dutenek edo informazio gehiago izan nahi dutenek 902 252 595 telefono-zenbakira dei dezakete, edo mezua bidali cursos@miramondigital.com helbidera.
Miramon Enpresa Digitalak Ordizian eskainiko duen mintegien zikloa beste hiru saiorekin osatuko da. Honakoekin: softwarea eta aplikazio informatikoak alokatzeko zerbitzuak (apirilaren 7an); finantza-entitateetako eragiketak on line egiteko modua (maiatzaren 12an); eta merkataritza elektronikoko sistemak ezartzeko modua (ekainaren 9an).
Mintegi-ziklo hau eGipuzkoa 2005 ekintza-planaren eta Euskadi Informazioaren Gizartean planaren —hurrenez hurren Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak sustatutakoen— baitan kokatzen da, izan ere, horien helburu da, beste hainbaten artean, Gipuzkoa lurralde aurreratua izatea enpresak informazioaren gizartean sartzeari dagokionez, konektatzeko aukerak eta merkataritza elektronikoa garatzearen bidez, hain zuzen ere. Helburu horretan sakontzeko, hain justu, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak, Miramon Enpresa Digitalaren bidez, beren ohiko jardun-eremutik, Donostiako Parke Teknologikoan gauzatzen denetik, harantzago joan eta beren prestakuntza-lana zabaltzearen aldeko apustua egin dute ikasturte honetan. Horretarako, autonomo eta mikroenpresei zuzendutako mintegiak antolatu dituzte Gipuzkoako hainbat udalerritan.
Enpresa Digitala Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak sustatutako ekimena da eta honakoak ditu helburu nagusi: enpresaren barneko eragileak sentsibilizatzea eta prestatzea, informazioaren eta komunikazioen teknologia berriak erabiltzea lehiarako zein garrantzitsua den ohar daitezen, eta informazioaren gizarterako bidean aurrera egitea. Horrezaz gain, sarean negozio berriak garatzen laguntzea, ekonomia berriko profesionalei gaikuntza eta laguntza eskainiz.
Jakin ezazu zer aukera ematen dizkizuten Informazioren Teknología Berriek. Lanbide Heziketako Zentroetan burutuko diren bi orduko Mintegiak dira, DOAKOAK, erraz ulertzen dira, eta, ondoren, praktikan jarri ahal izango dituzu.
Mintegietan, Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak egun mikroenpresei ematen dizkieten berariazko laguntzen programei buruzko informazioa emango da.
Gainera, oraindik ez baduzu SPRIk eta Enpresa Digitalak biok batera argitaratu dugun Bilduma Teknologikoen lehenengoko gidaliburua, hau horixe eskuratzeko aukera izango duzu. Hemendik aurrera aterako diren liburuxkak jasotzeko modua eskainiko dizugu baita. Eskuliburu honen izenburua “Zer egin birus informatikoen aurrean” da.
Mintegia: Zure Negozioan, Atera Probetxua Telefonia Mugikorrari, Erabilera Eta Aplikazio Berrien Bidez.
Data: 2005(e)ko martxoaren 3a
Ordutegia: 18:00etatik. 20:00etara.
Lekua: GOIERRI LANBIDE ESKOLA (ORDIZIA)
Telefono mugikorra zure eguneroko lanean funtsezko tresna bada, alferrikako deirik eta bidaiarik ez egiten eta zure negozioko informazioa egunean edukitzen lagunduko dizuten gailu eta aukera berriak daude.
Gai-Zerrenda:
1. Sarrera
2. Eskura ditugun teknologiak.
3. Gailuak.
4. Sarbideetako segurtasuna
5. Merkataritzako soluzioak
6. Neurriko soluzioak
7. Ohiko kostuak
8. Benetako erakustaldia
9. Kasu praktikoak
10. Galde-eskeak.
Informazio gehiago jasotzeko eta izena emateko www.miramondigital.com orrialdera edo 902 252 595 telefonora jo dezakezu.
