IKT autonomoentzako eta Mikroenpresetarako Gipuzkoan

Autonomoentzako eta Mikroenpresetarako doako Mintegiak. Enpresa txikien kudeaketan Informazioaren Teknologia Berriei etekina nola atera

2005/04/19

Softwarea eta Aplikazio Informatikoak Alokatzeko Zerbitzuak - Urola Kosta - Zarautz

Software eta aplikazio informatikoak alokatzeko zerbitzuak dira Miramon Enpresa Digitalak Zarautzen antolatutako beste mintegi bateko protagonistak

Zarautzko autonomoek eta mikroenpresek beste hitzordu bat dute Miramon Enpresa Digitala joan den irailetik antolatzen ari den mintegiekin; Miramon Enpresa Digitalaren helburua Informazioaren Teknologiek enpresa horiei eskaintzen dizkieten aukeren gaineko informazioa ematea da. Mintegia apirilaren 19an, arratsaldeko 18:00etan egingo da Zarautzko Antoniano Ikastetxe Politeknikoan.

Honekin, Zarautzen sei mintegi antolatu ditugu dagoeneko. Oraingo honetan, software eta informatika aplikazioen alokairuko zerbitzuak gaia aukeratu dugu. Formula horrek teknologiaren etengabeko aurrerakuntzek eragindako arazoak modu eragingarrian eta errentagarrian gainditzea ahalbidetzen du; izan ere, berrikuntza horiek direla eta, hainbat inbertsio zaharkituta geratzen da berehala. Alokairua programak erosteagatik kostu finkoetan ez erortzea ahalbidetzen duen formula alternatiboa da, eta era berean, ez dago instalazioaz eta mantenuaz arduratu beharrik. Abantailen artean, nabarmendu beharrekoa da autonomoek eta mikroenpresek zerbitzu mota hau kontratatzearen truke diru-laguntzak eskura ditzaketela.

Beste aldietan bezalaxe, mintegia doakoa da. Izena eman nahi dutenek edo informazio gehiago izan nahi dutenek 902 252 595 telefono-zenbakira dei dezakete, edo mezua bidali cursos@miramondigital.com helbidera.

Bestalde, jardunaldietan egondako guztiek SPRI eta Enpresa Digitalak argitaratutako Gida Teknologikoen Bildumaren lehen alea jasoko dute. Horretaz gain, hurrengo zenbakiak jasotako aukera ere izango dute. Bildumaren lehenengo izenburua "Zer egin informatika-birusen aurka" da.

Miramon Enpresa Digitalak Zarautzen eskainiko duen mintegien zikloa beste bi saiorekin osatuko da. Honakoekin: finantza-entitateetako eragiketak on line egiteko modua (maiatzaren 24an); eta merkataritza elektronikoko sistemak ezartzeko modua (ekainaren 21ean).

Mintegi-ziklo hau eGipuzkoa 2005 ekintza-planaren eta Euskadi Informazioaren Gizartean planaren —hurrenez hurren Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak sustatutakoen— baitan kokatzen da, izan ere, horien helburu da, beste hainbaten artean, Gipuzkoa lurralde aurreratua izatea enpresak informazioaren gizartean sartzeari dagokionez, konektatzeko aukerak eta merkataritza elektronikoa garatzearen bidez, hain zuzen ere. Helburu horretan sakontzeko, hain justu, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak, Miramon Enpresa Digitalaren bidez, beren ohiko jardun-eremutik, Donostiako Parke Teknologikoan gauzatzen denetik, harantzago joan eta beren prestakuntza-lana zabaltzearen aldeko apustua egin dute ikasturte honetan. Horretarako, autonomo eta mikroenpresei zuzendutako mintegiak antolatu dituzte Gipuzkoako hainbat udalerritan.

Enpresa Digitala Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak sustatutako ekimena da eta honakoak ditu helburu nagusi: enpresaren barneko eragileak sentsibilizatzea eta prestatzea, informazioaren eta komunikazioen teknologia berriak erabiltzea lehiarako zein garrantzitsua den ohar daitezen, eta informazioaren gizarterako bidean aurrera egitea. Horrezaz gain, sarean negozio berriak garatzen laguntzea, ekonomia berriko profesionalei gaikuntza eta laguntza eskainiz.

3 Comments:

At 9:30 AM, Blogger micheltaft45537395 said...

I read over your blog, and i found it inquisitive, you may find My Blog interesting. My blog is just about my day to day life, as a park ranger. So please Click Here To Read My Blog

 
At 3:19 AM, Blogger arnoldtaft3083 said...

I read over your blog, and i found it inquisitive, you may find My Blog interesting. So please Click Here To Read My Blog

http://pennystockinvestment.blogspot.com

 
At 12:47 AM, Blogger saranelson55523855 said...

Get any Desired College Degree, In less then 2 weeks.

Call this number now 24 hours a day 7 days a week (413) 208-3069

Get these Degrees NOW!!!

"BA", "BSc", "MA", "MSc", "MBA", "PHD",

Get everything within 2 weeks.
100% verifiable, this is a real deal

Act now you owe it to your future.

(413) 208-3069 call now 24 hours a day, 7 days a week.

 

Post a Comment

<< Home